XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.2. Hautaketa-prozesuak lehiaketa-aldia eta oposizio-aldia izango ditu, beti ere lanpostu bakoitzari dagokion euskara-maila neurtzeko azterketak alde batera utzita.

Bigarrena. Lehiatzaileen baldintzak.

2.1. Baldintza orokorrak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, lehiatzaileek honako baldintza orokor hauek bete behar dituzte:

2.1.1. Espainiarra edo Europako Elkarteko hiritarra izatea.

2.1.2. Hamazortzi urte beteta izatea.

2.1.3. Hizkuntza-gaitasuna.

2.1.3.1. HE1 edo, hala badagokio, HE2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izatea.

2.1.3.2. Irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Errege Dekretuko xedapen gehigarrietatik hirugarrenaz hizkuntza-eskakizun bakoitzerako homologatutako hizkuntzazko egiaztapenen baten jabe izatea, beti ere agiria dekretua indarrean jarri baino lehen emandakoa bada.

2.1.3.3. Halakorik izan ezean, bostgarren oinarrian ezarritako egiaztapen-probak gainditzea.

2.1.4. Irakaskuntza-iharduna eragotz dezakeen eritasunik edo gorputzezko nahiz adimeneko murriztasunik ez izatea.

2.1.5. Herri-administrazioetako inolako zerbitzutik diziplinazko espediente baten ondorioz egotzitakoa ez izatea, eta herri-iharduerarako gaitasun-gabetua ez egotea.

2.1.6. Lehiakide den kidegoko karrerako funtzionario ez izatea, berea ez den espezialitate baterako aurkezten ez bada behintzat.

2.2. Berariazko baldintzak.

2.2.1. Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz kanpoko Irakasleen Kidegoei buruzko 2/1993 Legearen bigarren xedapen iragankorraren arabera, ekainaren 29ko 10/1988 Legean aurrikusitako prozesuaren bidez euskal eskola publikoan sartzen diren ikastetxeetako lan-legepeko langile finkoen izaera duten irakasleek (izaera hori hezkuntza-administrazioak aitortutakoa bada) eta hezkuntza-administrazioa titular deneko ikastetxeen sarean bat egite bidez sartu diren irakasleek karrerako funtzionario irakaslearen izaera lortu ahal izango dute.